Azken eguneratzea: 2012/01/27
Saregileek profesionaltasun agiria jaso dute
Euskadiko 61 saregilek “arte eta aparejuen ekoizpen eta mantentze-lanekin" lotutako profesionaltasun-ziurtagiriak jaso dituzte. Aintzatespena Patxi López lehendakariak eta Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak entregatu dute. Ziurtagiri horiek emanez, arrantzaren sektoreko eskaera nagusietako bati erantzun zaio, eta “historikoki ahaztu den baina arrantzarako nahitaezkoa den ogibide baten garrantzia aintzatetsi da”, esan du lehendakariak.
Ekitaldia Donostiako Miramar jauregian egin da, eta, bertan, lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritza saregileek beren lanaren ondorioz dituzten gaixotasunik ohikoenen azterketan lanean ari dela; izan ere, “lanarekin lotutako gaixotasunak badira, horrela balioetsi behar dira”, azpimarratu du. Era berean, Jaurlaritza aurten neskatilen aintzatespen profesionala lortzeko prozesu batean lanean ari dela esan du. Gainera, Euskadiko saregileek beren lana toki “duinetan” egin dezaten portu-azpiegituren gabezietan lan egiten ari dela azaldu du.
Informazio gehiago