Gatz larrain eremuen ematea gatz haranean

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak, Pilar Unzaluk eta Iñaki Achukarrok, Lurralde Plangintza eta Uren Sailburuordeak, URA- Uraren Euskal Agentziaren izenean, gatz larrain eremu bana jaso dute Malentxo Arruabarrena, Añanako Gatz Harana Fundazioaren lehendakariaren eskuetatik hauen berreskuratze lanetan emandako laguntzarengatik.
Ekitaldi hau 2009. urtean Ingurumen Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Ur Agentziak eta Añanako Gatz Harana Fundazioak sinatu zuten hitzarmenaren ondorio da. Honi esker 2,7 milioi euro eman ziren 3 urtetan Añanako Gatzaga haranaren iturburuan dagoen Santa Engrazi eremuaren jatorrizko itxura berreskuratzeko.
Lanak 3 fasetan banatu ziren. Lehenengoa, zonalde desberdinetan egingo diren obrak eta hiru gatz biltegiren eraikitzea sartzen dira. Hauek 2011. urte honetan bertan bukatzea aurreikusten da.
Bigarrena, Muera errekaren inguruan, bisitarien sarreran eta Celemin zubiaren inguruan egingo direnak 2012. urteko otsail-arte luzatuko dira. Haranaren puntu estuenetarikoa da, altuera handiko egiturekin, eta honekin batera haranako punturik ikusgarrienetakoa. Gatzagako haranaren biodibertsitatea ikertzen duen UAMko taldearen laguntzaz irizpideak ezarri dira lanetan sarrerak kontutan izateko eta Muera ibaian egon kalterik ez sortzeko.
Urmaelen esparruak ere babestu egingo dira, batez ere “El Pico” iturburu hipersalinoa eta ondoan duen iturburu erdi-geza, landaretzan edo ekosisteman kalterik egon ez dadin.
Azkenik, hirugarrena, eta azkena Celemin zubitik, 2002 berriztapen esperimentala eman zen eremura hurbilduz eta beti Muera Ibaia jarraituz egingo dira. Lizentzia jaso ostean egin beharreko lehiaketaren ondoren lanak 2011. urtearen irailean hasi daitezkela aurreikusten da, eta 2012. urtearen uztailean bukatu.
Azkenean orotara 352 larrain berreskuratuko dira: 155 lehenengoan, 92 bigarrenean eta 105 hirugarrenean. Horietatik 247, XXI mendeko estiloarekin berreskuratuko dira. Honela gatz produkziorako guneak gehitzea lortuko da eta goi sukaldaritzaren munduan finkatzea, adibidez, bertan ekoizten den kalitate goreneko gatz lorearekin.
Gainera I. Eta II. faseen lanetara bisita gidatuak maiatzan hasi ziren. Urte hauetan egin diren lanek turismoarentzat deigarria izango den puntu berri bat lortzen joan dira, gero eta gehiago direlarik hura bisitan etortzen diren bertakoak eta kanpotarrak. Iaz, 2010an 30.000 pertsona inguru hurbildu ziren Gatzagako haranera.
Honen osagarri gisa Fundazioaren web orrian berritu egin da, orain berreskuratze lanen informazioa aurki daitekeelarik.