Azken eguneratzea: 2011/10/11
UN WOMEN erakakundeko Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kuba, eta Dominika Errepublikarako buruarekin bildu da EMAKUNDE
Eusko Jaurlaritzak eta UN Women erakundeak Hego Amerikako tokiko gobernuetan emakumeen partehartzea sustatzeko akordioa sinatuko dute datorren astean NYen
Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeko arduradunak Ana Güezmesekin bildu dira gaur goizean Emakundeko egoitzan. Ana Güezmes UN Women erakundeko Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kuba eta Dominika Errepublikarako arduraduna da. María Silvestre, Emakundeko zuzendariarekin, eta Arantxa Elizondo, Emakundeko idazkari nagusiarekin izan duen bileran, datorren astean New Yorken Eusko Jaurlaritzak, lehendakariaren eskutik, UN Women erakundearekin sinatuko duen akordioaz arituko dira. Akordio honen helburua Hego Amerikako tokiko gobernuetan emakumeen parte hartze soziopolitikoa eta ahalduntzea sustatzea da. Akordio honen bitartez landuko diren arlo nagusiak honako hauek izango dira: emakumeen elkarteen sarearen indartzea, erabaki eta botere guneetan emakumeen presentzia areagotzea eta genero ikuspegiko aurrekontuen sustatzea tokiko gobernuetan. Akordioa datorren urriaren 20an sinatuko da New Yorken Patxi López lehendakaria eta Michele Bachelet, UN Womeneko lehendakariaren artean. Bertan izango dira baita ere Emakundeko zuzendaria, María Silvestre, eta Kooperaziorako Euskal Agentziako zuzendaria, Marta Ares.
Argazkian: Reina Ruiz, Emakundeko aholkularia; Arantxa Elizondo, Emakundeko idazkari nagusia; María Silvestre, Emakundeko zuzendaria: Ana Güezmes, UN Women erakundeko Mexiko, Erdialdeko Amerika, Kuba eta Dominika Errepublikarako arduraduna; eta Rocío Rodríguez, UN Women erakundeko koordinatzailea Madrilen.