Azken eguneratzea: 2011/10/07
Hiru emakumerentzat Bakearen Nobel Saria
EMAKUNDEK goraipatu du emakumeen eskubideen aldeko borroka aitortu izana bakearen Nobel Sariarekin
Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeak goraipatu egin du emakumeen eskubideen aldeko borrokari eman izana 2011 Bakearen Nobel Saria. Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee y Tawakkul Karman izan dira sarituak emakumeen eskubideen aldeko borroka baketsuarengatik. Ellen Johnson Sirleaf, Liberiako presidentea da eta lehen emakume presidentea da demokratikoki aukeratua Afrikako herrialde batean; Leymah Roberta Gbowee, Liberiako bigarren gerra zibilari amaiera eman zion mugimendu baketsuaren sortzailea da, eta erlijio ezberdinetako emakumeak batu zituen honetan; eta Tawakkul Karman, yemeneko politikaria da eta Katerik Gabeko Emakume Kazetarien taldea zuzentzen duen giza eskubideen aldeko aktibista da. Bere herrian egondako azken iraultza mugimenduetan atxilotua izan zen.
Nobel Saria eta Zientzia Ekonomikoetako Saria 44 alditan eman zaie emakumeei. Emakume batek bitan jaso du, Marie Curiek (Fisikakoa 1903an eta Kimikakoa 1911an). Guztira, beraz, 43 emakume izan dira sarituak eta Bakearen Nobel Sariarekin 12. Gaur ezagutu diren hiruraj eta hauek: 2004an Wangari Maathai; 2003an Shirin Ebadi; 1997an Jody Williams; 1992an Rigoberta Menchú Tum; 1991an Aung San Suu Kyi; 1982an Alva Myrdal ; 1979an Madre Teresa de Calcuta; 1976an Betty Williams; 1976an Mairead Corrigan; 1946an Emily Greene Balch; 1931an Jane Addams eta 1905an Bertha von Suttner.