Azken eguneratzea: 2011/09/30
EMAKUMEEK kirolean duten posizioa nola hobetu aztertu du emakundek jardunaldi espezializatu batean
Institutuko zuzendariak kirolaren alorrean ematen diren desberdintasunen arrazoi ezberdinak aipatu ditu
Donostian ospatu den "Emakumeak goi mailako kirolean" jardunaldian, Emakundek gure erkidegoan goi mailako kirola egiten duten emakumeei omenaldi zintzo eta xume bat egin die eta bertan María Silvestrek, Emakundeko zuzendariak, azpimarratu du oraindik ez dagoela berdintasunik emakumeen kirola eta gizonenek egiten dutenaren artean, ez bakarrik kirolariei dagokienez, baita ere federazio eta zuzendaritzan bezalako erabakiguneetan emakumeek duten presentzia urriagatik, eta komunikabideek egiten duten euren jardueraren hedapen eskasagatik.
Emakundeko zuzendariak ematen diren desberdintasun horien zergatiak azaltzen saiatu da jardunaldian eta aipatu dituenen artean honako hauek: umetatik neska eta mutilen jasotzen duten sozializazio ezberdina, kirolarekin zerikusia duten baloreen inguruan (ahalegina, gainditzea, lehiakortasuna…) neska eta mutilek jasotzen dituzten estereotipo maskulino eta femeninoak, klub eta federazioek dituzten politikak, emakumeek kirola uzteko duten joera, emakumeen kirolaren profesionaltasun eza, emakumeen taldeek babesa lortzeko dituzten zailtasunak, komunikabideetan ikusezinak izatea…
Jardunaldiaren helburua emakume eta gizonek egiten duten kirolaren arteko ezberdintasunei buruz gogoeta egitea izan da eta honekin batera, egoera hau aldatzeko zein estrategia erabili daitezkeen aztertzea. Jardunaldiaren zehar honako gaia jorratu dira:
• Euskal Autonomia Erkidegoko emakume kirolariak Udako Joko Olinpiarretan
• Emakumeek eskubaloian izan duten partaidetzaren historia
• Euskadira datozen jokalariak
• Emakumeak arbitro-lanetan
• Goi mailako kirolean dabiltzan emakumeei laguntzeko neurriak
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Blanca Urgellek, eta Emakundeko zuzendariak, María Silvestrek eman diote hasiera jardunaldiari, eta aurkezpenean lehen mailan ari diren emakumeen kirol taldeen materialaren erakusketa bat ikusi ahal izan da. Bertan izan dira baita ere, EAEko lehen mailako emakumezko taldeen ordezkariak. Erakusketako materialak honako taldeenak izan dira: SD Eibar, Athletic Club de Bilbao eta Real Sociedad futbol taldeak; Hondarribia-Irun saskibaloi taldea; Bera Bera eskubaloi taldea; Real Sociedad-eko Belar Jockey taldea; Getxo Rugby eta Gaztedi Rugby taldeak; Boccia kirol adaptatuaren euskal selekzioa.
Honako hau da jardunaldiaren programazioa:
|
08.45 |
Dokumentazio-banaketa / Entrega de documentación |
|
09:00 |
Irekiera. Elastiko-erakusketaren aurkezpena / Inauguración. Presentación de la exposición de camisetasIlma. Dña. María Silvestre Cabrera andrea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria / Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer Exma. Dña. María Blanca Urgell Lázaro andrea Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua / Consejera de Cultura del Gobierno Vasco |
|
09:30 |
Euskal Autonomia Erkidegoko emakume kirolariak Udako Joko Olinpiarretan Las deportistas de la Comunidad Autónoma Vasca en los Juegos Olímpicos de Verano D. Xabier Leibar Mendarte jauna Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroa. Arduradun medikoa. Kirol Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza / Responsable médico. CPT Fadura, Dirección de Deportes, Gobierno Vasco |
|
10.15 |
Emakumeek eskubaloian izan duten partaidetzaren historia Historia de la participación de las mujeres en el balonmano D. Juan Oliver Coronado jauna Eskubaloiko Espainiar Federazioko koordinatzaile teknikoa / Coordinador técnico de la Federación Española de Balonmano Dña. Patricia Sosa González andrea Eskubaloiko Emakumen Etorkizuneko Talde Nazionaleko hautatzailea / Seleccionadora del Equipo Nacional Promesa Femenino de Balonmano |
|
11.00 |
Solasaldia /Coloquio |
|
11:15 |
Atsedena / Descanso |
|
11:45 |
Mahai-ingurua: Jokalari atzerritarrak, atzerrian jokatzen duten euskaldunak Mesa redonda: Jugadoras extranjeras, vascas jugando fuera Dña. Dara Carvalho andrea Bera Berako eskubaloi jokalaria / Jugadora de balonmano del Bera Bera Dña. Tatiana Kehsler andrea Txingudi Saski Baloi Elkarteko jokalaria / Jugadora de Txingudi Saski Baloi Elkartea Dña. Arantxa Gomez Novo andrea Ibaeta-UPV K.E.ko saskibaloi jokalaria / Jugadora de baloncesto del C.D. Ibaeta-UPV |
|
13:00 |
Solasaldia /Coloquio |
|
13:30 |
Luncha / Lunch |
|
14:30 |
Mahai-ingurua: Emakumeak arbitro-lanetan Mesa Redonda: Mujeres arbitrando Dña. Paloma Mata Codesal andrea Futbolean arbitro izandakoa, gizarte-hezitzailea eta ikerlaria / Ex-árbitra de fútbol, educadora social e investigadora Dña. Mayte Porro Araico andrea Futboleko nazioarteko arbitroa / Árbitro internacional de fútbol Dña. Cristina Fernández Piñeiro andrea Eskubaloian nazioarteko arbitro izandakoa / Ex-árbitra internacional de balonmano |
|
15.15 |
Goi mailako kirolean dabiltzan emakumeei laguntzeko neurriak Medidas para el apoyo a las mujeres en el deporte de alto nivel Dña. Ainhoa Azurmendi Etxegaray andrea Kirol-aholkularia Avento Consultoría-n / Consultora deportiva en Avento Consultoría |
|
16.30 |
Solasaldia /Coloquio |
|
17.00 |
Amaiera / Fin de la jornada |