Azken eguneratzea: 2011/01/31
Azterlan batek Galiziako Erdi Aroaren amaierako 300 emakume eraginkorren biografiak jasotzen ditu
CSIC, Ikerketa Zientifikoetarako Goi-Mailako Kontseiluak sustatuta eta Galizako Xuntako Idazkaritza Nagusiak diruz lagunduta “Erdi Aroaren amaierako emakume boteretsuak: dokumentu bilduma” izeneko proiektua da eta Galizian XIV. eta XV. mendeetan bizi izan ziren 300etik gorako familia nagusienetako emakume galiziarren biografiak jasotzen ditu. Argitaratu gabeko materialetatik abiatu dira Galiziako emakumeen historian sakontzeko botereko harremanekin loturik (soziala, ekonomikoa edo politikoa). Istorio hauek haren egoera eta bizitzaren dokumentu adierazgarrirekin batera agertzen dira.
Ikerketa CESICeko ikerlari eta irakasle den Eduardo Pardo de Guevararen taldeak landu du eta Padre Sarmiento Ikerketa Galegoen Institutuaren Historia eta Ondasun Taldearen (IEGPS) laguntza izan du, bai eta “Historia Cultural Hispánia” taldearena ere.
Emakume eraginkor hauen zenbait biografiek erakusten dutenez, ez zuten bizitza erreza izan, alaba, emazte edo ama izateari edo bere bizitza komentu batean igarotzeari uko egin ziotelako. Honela jakingo dugu nola Mayor de Ulloa andreak haren gurasoek berak hamar urte bete baino lehen kontzertatutako ezkontzari ezetz esan zion eta nola erabaki asaldari honek gatazka izugarri eragin zituen noblezia galiziarraren baitan. Aipatzekoa da ere Diego Perez Sarmientorekin ezkondutako eta honekin seme-alabarik izan gabeko Teresa de Zuñigaren bizitza. Bere senarraren sasikoak bere seme-alabatzat hartu zituen eta senarrak, azkenean, bere oinordekoa izango zenaren Bernardino, Ribadabiako kondearen ondasunen administratzaile izendatu zuen. Edo Aldonza de Mendoza, Artajonako dukesaren bizitza. Bere senarraren aurkako demanda jarri zuen, lapurreta, tratu txarrak eta botere abusuak zirela eta.
Ikerketa hau etorkizunean argitaratuko da eta emakumeen irudiaren inguruan erdi aroko hilobi-eskulturetan eginiko azterlanen lehen emaitzekin osatu da. Eskultura hauetan argi agertzen da emakumearen menpetasuna senarrarekiko. Gizonaren familiaren armarriak emakumearenak baino garrantzi handiagoa zuen sarkofagoen grabatuetan. Zati hau, lantaldeko kidea den Xosé A. García González Ledoren marrazkiek apaintzen dute.