Azken eguneratzea: 2011/01/31

Gipuzkoako emakumeen elkarteek Berdintasun eta Diskriminaziorik gabeko festen alde adierazpena sinatu dute

Gipuzkoako emakumeen elkarteek “Berdintasun eta Diskriminaziorik gabeko festen alde” adierazpena aprobatu  dute urtarrilaren 26an Foru Aldundiak antolaturiko  Emakume eta gizonen Berdintasunerako V Foroan. Dokumentu horretan festen antolakuntzarekin zerikusia duten erakunde, entitate eta pertsonei,  berdintasun mailako emakumeen partaidetza  susta eta berma dezaten eskatzen diete. 

Gipuzkoako emakumeen bosgarren bilkura honetan Marina Subirats filosofo eta soziologoak parte hartu zuen emakumeen partaidetzari buruz mintzatuz. Bere ustez partaidetza hori hiritartasuna eraikitzeko bide eragilea da. Haren hitzaldian krisi hau gizarte honen planteamendu birpentsatzeko ukaldi bat izan behar dela proposatu zuen, eta azpimarratu zuen  momentu egokia dela “ emakumeok aukera profitatu, espazio publiko irabazi eta munduaren berrantolaketan parte har dezagun”. “Kontua ez da ez ekitatea ez justizia”, gehitu zuen. Kontua da bizitza sozialaren berreraikitzean parte hartzen ez badugu, erasotzen hasiak diren  giza ongi izatearen  oinarriak hondatuko direla. Balore maskulinoak gainditzen diren sistema honi buelta emateko, emakumeek indarrak batu behar dituzte, egun hain desorekatua dugun  gizartea orekatzeko. 

Bosgarren foru honetan , esperientzien mahai bat ere izan zen. Bertan lau emakumek ahalbideratze prozesuan haien bizipenak azaldu zituzten. Emilia García González,  Uztai Belar (Donostia) elkartekoa; Juana López Vallejo, Ekintza Dasalud-ekoa (Errenteria); Maite Olaondo Ceberio, Emeki-koa (Hondarribia) eta  Donostiako María Pilar Romea Miguel, Dandai -koak haien garapen eta hazkuntza pertsonalaren  istorio hunkigarriak ezagutzera eman zituzten, betiere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kooperazio, Giza Eskubide eta Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen prestakuntza tailerren testuinguruan.