Azken eguneratzea: 2011/11/10

Beren kabuz garbitzen diren pinturak

Adapta Color-ek, Adico-rekin lankidetzan, beren kabuz garbitzeko gaitasuna duten hauts-pintura adimendunak sortu ditu

Belaunaldi berriko pintura horiek nanoteknologiako azken aurrerakuntzekin garatu dira; izan ere, formulan nanopartikula-forman dagoen agente fotokatalitiko bat dute, eguzki-erradiazioekin aktibatzen dena. Horri esker, pintura eguzkipean dagoenean, kutsadura edo zikinkeria degradatzeko gai da, eta erraz ken daitezke euri-urarekin. Hobekuntza teknologiko horrekin, ingurumen-poluitzaileek eragindako zahartze-arazoak eta ezaugarri estetikoen galera konpondu daitezke.

Orain arte lortutako emaitzek frogatu dute pinturek beren kabuz garbitzeko gaitasuna dutela, bai materia organikoaren degradazioari dagokionez, bai duten izaera hidrofilo handiagatik. Hori dela eta, erraztu egiten du garbiketa-prozesua eta urak zikinkeria kentzea. Horrenbestez, pintura-mota hori kanpoan aplikatuta, beren kabuz garbitu daitezkeen azalerak lortuko lirateke. Hala, ezaugarri estetikoak gehitu egingo lirateke, eta mantentze- eta konpontze-lanak, berriz, gutxitu. Kontuan hartu behar da ohiko pinturetan zikinkeria-mota hori kentzeak kostu handia duela, eta pintura horiek aplikatzen diren gainazalak asko hondatzen dituela.

2008an, berri hau argitaratu zen Eraikalen: Eguzki-energia sorrarazten duen pintura Kanpoko esteka.

Eraikalen hainbat berri jaso ditugu beren kabuz garbitzen diren edo hidrofobizatzaileak diren produktuak sortzeko nanoteknologiaren erabilerari buruz:

Iturria: Alimarket Kanpoko esteka, 2011/11/04