Azken eguneratzea: 2011/10/20
Eraikal blogaren jaurtiketa
Eraikal blogera Eraikalen webgunetik sar daiteke, edo zuzenean helbide honetara
jota.
2005eko laugarren hiruhilekotik, erabiltzaile guztien eskura dago Eraikal webgunea
. Webgune hori egoitza-eraikuntzaren sektoreko enpresentzako topagune bat da; programaren informazio guztia jasotzen du, garatutako material guztiak erabiltzaileen esku jartzen ditu, eta gai garrantzitsuen berri ematen du.
2008. urtetik, sektorearen gogoetak ere sartzen dira, hots, egileak albisteari buruz duen iritzia dakarten artikuluak. Gogoeta asko kontraesanean egon daitezke aurreko gogoetekin; beraz, eztabaidarako iturri aproposa dira. Arrazoi horiek zirela eta, erabaki zen hobe zela Eraikalen albisteetatik bereiztea.
Bi argudio izan dira blog hau garatzeko arrazoi:
- Jarduerak gora egin du, albisteak, ekitaldiak eta gogoeta identifikatzeari dagokionez. Horren erakusgarri da 2008, 2009 eta 2010 urteetako datuak jasotzen dituen grafiko hau (1. grafikoa):

1. grafikoa: Albisteen, ekitaldien eta gogoeten bilakaera, Eraikalen webgunean
- 2. Webgunearen erabiltzaileekin jarduteko premia eta haiei parte hartzeko aukera emateko premia, komunikazioa dinamikoagoa izan dadin. Eraikalen esku hartzen duten eragile guztien arteko komunikazio-kanal bat izango da Eraikalen bloga (hots, Administrazioa, enpresa onuradunak, eragile sustatzaileak, aholkularitza-enpresak, ziurtapen-enpresak…), eta eragile guztientzat erabilgarriak izango diren edukiak eta informazioak sortuko ditu.
Jaurtiketaren hasierako fasean, 1. taulan agertzen diren gaiei buruzko albisteak identifikatzea pentsatu da.

1. taula: Eraikal Blogean argitaratuko den informazioaren kategoriak/azpikategoriak.
Tresna berri hau baliagarria izango zaizuela espero dugu, eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, bai jorratu beharreko gai berriak sartuz, bai blogean agertzen den informazioaz mintzatuz.
Iturria: Eraikal, 2011/10/20