Azken eguneratzea: 2011/08/05

Ekodiseinuko ISO 14006 nazioarteko araua

Arau horren ziurtapena da Eraikal programaren helburuetako bat

Diseinu- eta garapen-prozesuaren ingurumen-kudeaketako Espainiako arauan oinarritua. Ekodiseinua (UNE 150301). Betebeharrak ia berak direnez, trantsizioa erraza izango da erakundeentzat.

ISO barruko lanak hasi eta ia hiru urtera, Espainiak hala proposatuta, uztailaren 15ean argitaratu zen Ekodiseinuko ISO 14006 nazioarteko araua.

ISO 14006 arauaren helburua da, UNE 150301 arauarenak bezalaxe, produktu edo zerbitzuen ingurumen-inpaktua murriztea ziklo guztietan: diseinua, fabrikazioa, banaketa, erabilera eta mantentze-lanak, eta, bizitza erabilgarria amaitu ondoren, balorizazioa.

AENORek testuaren gaztelaniazko itzulpena prestatu du, eta gaztelaniaz hitz egiten den beste herrialde batzuetara helaraziko du, dokumentu bateratua lortzeko. Gero, dokumentu hori ISOra bidaliko da, onar dezaten.

Ekodiseinuko araua aplikatzeak zenbait abantaila ditu: abantaila nagusia da tresna eraginkorra dela produktu eta zerbitzuen ingurumen-inpaktua minimizatzeko. Gainera, ziurtagiriarekin, lege-eskakizun berriak betetzen dira: erosketa publiko berdea eta energiari lotutako produktuetarako diseinu ekologikoaren Europako direktiba.

Eraikalen, arkitektura-estudio ugari ziurtatu dira UNE 150301 arauaren bidez. Horiek ikusteko, Eraikalen webguneko atal hauetara sartu behar da:

Iturriak: Diseñome Kanpoko esteka, 2011/07/19 eta Ihobe Kanpoko esteka, 2011/08/02