Azken eguneratzea: 2011/06/10

Higiezinetarako hainbat on line tasazio-tresna

Berri honetan Tinsa sozietateak, ST tasazio-sozietateak eta Tasaciones Hipotecarias sozietateak higiezin baten balioa ezagutzera emateko landutako hainbat tresnaren berri ematen da

Tinsa sozietateak Stima aurkeztu du Kanpoko esteka. Tasazio errealak oinarrian hartuta, higiezinen "on line" balorazioa egiteko balio du eta erabiltzaileei etxebizitza baten balioa ezagutzeko aukera ematen die, 8 euroren truke.

Stvalora.com-ek, bestalde, zona jakin batean higiezin batek duen balioa ezagutzeko iphone-aplikazio bat aurkeztu du Kanpoko esteka. Stvalora.com ST tasazio-sozietatearen on line kanala da eta bi tresna edo bitarteko eskaintzen dizkio erabiltzaileari: etxebizitza baten on line tasazioa eta etxebizitzaren balioak. Espainiako 250 udalerri baino gehiagotan etxebizitzen balioak zonaka kontsultatzeko balio dute. Berri honek Eraikalen 2010ean argitaratutako “Etxebizitza baten merkatuko balioa ezagutzeko tresnak” Kanpoko esteka berria eguneratzen du. Prozesua garatzeko, web-formulario batean etxebizitzaren ezaugarriei buruzko gutxieneko datu batzuk adierazi behar dira (kokapena, eraikinaren ezaugarriak, eta abar). Eskabidea egiteko SMSa bidali eta gero, erabiltzaileak kode bat jasotzen du mugikorrean eta horren bitartez ikus dezake, web-orrian, higiezinaren balioa. Zerbitzuak 3,99 euroko kostua du.

2010eko martxoan, on line bizitegi-balorazioak egiteko beste tresna bati buruzko berri bat argitaratu zen Eraikalen: Hipoteka Tasazioak: BNP Paribas Real Estate erakundeko Balorazio eta Tasazio Atalak, bizitegi-balorazioak egiteko on line zerbitzu bat abiarazi du Kanpoko esteka. TH-AVM (Automated Valuation Model) deitzen da zerbitzua, eta 20 euroren truke eta hiru minutu baino gutxiagotan, etxebizitza batek merkatuan duen balioa kalkulatzen du, Internetera konektatutako ordenagailu baten bitartez.

Iturria: Euroinmo, Idealista eta Eraikal, 2011/06/10