Azken eguneratzea: 2011/06/21
FEIMek Egurrezko Leiho baten Bizi Zikloaren Analisia egin du
Leihoak atxikitzen duen CO2 kantitatea berau fabrikatzeko behar dena baino gehiago da. Karbono-dioxidoaren balantzea -102,74 kilokoa da
Isabel Llorentek, baso-ingeniari teknikoa eta Egurraren Industrien Federazio Espainoleko (FEIM) staff teknikoko kide denak, “Egurrezko Leiho baten Bizi Zikloaren analisia” egin du, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoarekin eta Egurrezko Leihoen eta Leiho Mistoen Fabrikatzaileen Espainiako Elkartearekin (ASOMA) batera.
Espainian leihoak fabrikatzen dituzten hainbat fabrikatan, hondakinak kudeatzen dituztenetan eta hainbat zerrategitan datu errealak jaso eta egindako azterketaren helburua izan da, aluminiozko eta PVCzko leihoen enpresa hornitzaile askok egiten duten publizitateari aurre egitea, egiazta daitezkeen kopuruak eta balioak erabiliz. Izan ere, aipatutako publizitate horretan sistematikoki aipatzen dute aluminiozko eta PVCzko produktuak energia aurrezteko eta ingurumena babesteko produktu onuragarrienak direla.
FEIMeko teknikaria den Isabel Llorentek adierazi duenez, “FEIMetik leihoak fabrikatzeko egurraren erabilera defendatzen dugu, onuragarria baita ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren ikuspegitik gure mendietarako eta mendien inguruko udalerrietarako; egurra erabiltzea klima-aldaketa geldiarazteko konponbide bat delako, izan ere, egurra da, mendian zein behin leiho bihurtu ondoren, CO2 bahitzen duen material bakarra; bere fabrikazioak duen energia-gastua beste material batzuk erabiltzean izaten dena baino baxuagoa delako, hain zuzen ere, aztertutako leihoaren CO2 balantzea –produktua fabrikatzeko sortutakoa ken azken produktuak atxikitzen duena- –102,74 kg-koa da; eta, aipatutako guztiaz gain, egurra erabiltzean gure etxe, bulego eta industria-nabeetan berokuntzak eta aire egokituak egiten duten kontsumoa nabarmenki murrizten dugulako”.
Egurraren Industrien Espainiako Federazioko gerentea den Olga Moro-Cocok adierazi duenez, “Proiektu hau garatzeko azken xedea, lortutako emaitzak Espainiako agindu-emaileen artean ezagutzera ematea izan da, eraikuntza berrian eta birgaitzean egurraren erabilera defendatzeko eta sustatzeko” .
Txostena honako esteka honetan deskarga daiteke: Egurrezko Leiho baten Bizi Zikloaren Analisia (erderaz, pdf,2,95 MB).
Gai bera uztartzen duten txosten gehiago daude eskuragarri:
- 2005ean honako txosten hau argitaratu zen: “PVC, aluminio eta egurrezko leihoen ekoizpen, erabilera eta azken dohainekin lotutako energia-kontsumoaren eta CO2 isurketen zenbatespena”

- 2009an, Egurra eta klima-aldaketa. Egurraren bizi-zikloaren analisia aukerako material gisa

Iturria: Construible
, 2011/06/21