Azken eguneratzea: 2011/06/13
PMPren Pret a porter etxeak
PMP Promociones enpresak bi diseinu-aldagai eskaintzen ditu: Vintage eta Avantgarde
Familia bakarreko, bi familiako, eta familia askoko etxebizitzetarako sistema honek lantegian fabrikatzen diren egitura eta itxierak erabiltzen ditu. Lantegian fabrikatu ondoren, obrara eramaten dira eta ahalik eta denbora gutxienean muntatzen dira, lurrak eskaintzen dituen ezaugarrietara egokitutako zimenduen gainean. Egiturari dagokionez, hormigoi armatuzko sostengu-paretak eta 9 m-ko luzera eduki dezaketen hormigoizko plaka aurreatezatuak ditu, espazio libre irmoak eta tinkoak lortzeko egokiak. Etxebizitzen behe-solairuetan erabiltzen den forjaketa sanitarioak lurretik isolatzeko balio du eta, horrezaz gainera, aire-kamera aireztatu bat osatzen du, instalazioetatik igarotzeko egokia. Etxebizitzaren barne-girotzerako, isolamendu termikoak eta trenkada-multzo lehorren sistemak erabiltzen dira, eta horiek hormigoiaren inertzia termiko altuarekin konbinatuz, isolamendu termiko eta akustiko altua lortzen da. Gainera, lorategi-estalkiak erabiltzeko aukera dago,isolamendu-mailak areagotzeko. Modu berean, etxebizitzaren oinarrizko instalazioak bestelako sistemekin ezar daitezke, etxebizitza iraunkorrago eta eraginkorrago bat lortzeko. Sistema horien artean aipa daitezke: eguzki-plakak, ekipo geotermikoak edo biomasazkoak, goi-errendimenduko galdarak, euri-urak eta ur grisak biltegiratzeko eta birziklatzeko sistemak, edo sistema domotikoak, kontsumo baxuko argiztapen-sistemak eta ura aurreztekoak, beste ekipamendu batzuen artetik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, PMP Prêt-à-porter-en web-orria
kontsulta daiteke.
Berriaren iturriaren arabera, GBCe Green Building Council España erakundearen barruko Green Data Shet by Construmat atalaren iraunkortasun-zigilua lortu dute Prêt-à-porter etxeek.
Orain aurkeztutako etxe aurrefabrikatu hauek Eraikalen gaur egunera arte aipatu diren etxe aurrefabrikatuen zerrendan sartu dira. Hain zuzen ere, 2011ko ekainean argitaratu zen Eraikalen, Etxe aurrefabrikatu eta/edo modular eta/edo industrializatuen laburpena
.
Iturria: Alimarket
, 2011/06/10