Azken eguneratzea: 2011/06/08

Agiria ingelesez: Kostu ezin hobeko eraikinak funtzionatzeko baldintzak

Agiriaren jatorrizko izenburua: Cost optimal building performance requirements, eta berriaren iturritik deskarga daiteke

Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Zuzentaraua moldatzeko, EBko kide diren estatuen ardura izango da eraikinen eraginkortasun energetikoa lortzeko gutxieneko baldintzak ezartzea, “kostu-maila ezin hobeak lortzeko helburuarekin". Kostu-maila ezin hobea lortzeko, metodologia konparatibo bat ezarriko da. 2011ko maiatzean, European Council for an energy efficient economy erakundeak txosten berri bat aurkeztu zuen, Europan aipatutako metodologiaren inguruko eztabaida sustatzeko helburuarekin. Ildo horretan, kostu-maila ezin hobeak kalkulatzeko moduaren xehetasunak deskribatzen dira txosten horretan eta faktore garrantzitsuak eta horien eraginak azpimarratzen dira. Txosten horrek deskribatzen duen metodologia, prozesuaren deskribapen batean datza, 2010eko irailean Buildings Performance Institute Europe (BPIE) Kanpoko esteka erakundeak argitaratutako “Costo de optimalidad - Discutir la metodología y los retos dentro de la refundición de Eficiencia Energética de los edificios" (Kostu ezin hobea – Metodologiaren eta erronken eztabaida Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Zuzentarauaren moldaketaren barruan) azterketan egiten den moduan. Aipatutako agiriak ikuspegi gehigarri eta zehatzago bat ematen du.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2011/06/06