Azken eguneratzea: 2011/05/17

Eraikuntzan Euri Ura Aprobetxatzeko Gida

Berri honen datan, Gida ez dago artean eskueran Aqua Españaren webgunean

Euri Ura eraikuntzaren sektorean ura hornitzeko bitarteko alternatibo bat da. Euri-ura eskuratzeko modua aditzera ematearren, Aqua Españaren Kanpoko esteka plataformatik elkarrekin lan egiteko ekimen bat sortu zen 2008ko abenduan. 2 urteren ondoren, euri-urak kudeatzeko batzordeak, eraikuntzan euri-urak aprobetxatzeko gaietan, ingurune mediterraneo bateko beharrizanei aplikatzeko uneko soluzio teknologikoak aztertzen dituen dokumentu tekniko bat eskain dezake. Emaitza hori, uraren teknologien Espainiako industriak gidatuta, gizartearen eta erakunde publikoen eskueran jarri da alderdi teknologiko batetik ur-baliabide alternatiboen kudeaketa iraunkorrerako soluzioak garatzen laguntzeko.

Aurreikuspen altuak daude eta Aqua Españak administrazioari eta gizarte zibilari eskatu nahi dio modernizatzearen eta, iraunkortasun-irizpideak baliatuz, ur-kudeaketaren aldeko apustu argia egin dezan. Euri-uraren aprobetxamenduak, kultura klasikoetatik hain oinarrizkoa eta Mediterraneo ingurunean hain hedatua eta hainbeste aukera ematen dituena, ura kudeatzeko ekimen aurreratuetan ezin besteko rola izan behar du. Eguneroko aplikazio ugaritan, ez da beharrezkoa ura edatekoa izatea eta, horietarako, euri-ura aukera eraginkorra eta egokia da: komun-ontzien tangetan, arropa garbitzeko, ureztatzeko, garbiketan. Neurri horiek aplikatuz, % 40 murritz dezakegu gure etxeetako ur-kontsumoa.

Aqua Españaren Euri Urak Aprobetxatzeko Batzorde Teknikoak ondutako dokumentu teknikoa aurkeztuz, enpresa dei-egileek eta ekimenari atxikitako erakunde guztiek adierazi nahi dute ekintzarako unea dela, beste herrialde batzuetan jada badiren soluzioak bilatu behar direla eta, proposamen argiak eginez, uraren kudeaketaren iraunkortasunaren alde seriotasunez apustu egin behar dela. Euri-ura berreskuratu.

Gida hau bi zatitan bereizita dago: lehenengoa eraikuntzan euri-ura berreskuratu eta aprobetxatzeko instalazio baten funtzionamendu egokirako alderdi tekniko guztiak azaldu eta zehazten dituen aurkezpena da. Gidaren bigarren zatia teknikari ezagunen ponentzia teknikoek osatzen dute. Horietan, euri-ura kudeatu eta aprobetxatzeko instalazioei buruzko esperientzia praktikoak aztertzen dira.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/05/17