Azken eguneratzea: 2011/04/26

Eraikuntzako Q-iraunkorra ziurtapena Tomás Arjona S.L. (Málaga) eta Actividades de la Construcción de Málaga (ACM) enpresentzat

Ziurtapen Iraunkorraren Agentzia, Q-Iraunkorra Zigiluaren Europako Ziurtapen Erakundea, spin-off bat da: oinarri teknologikoa duen eta Andaluziako Unibertsitatera lotuta dagoen enpresa bat da, hain zuzen ere

Antonio Montaño Valle jaunak, Ziurtapen Iraunkorraren Agentziako Kanpoko esteka aholkulari ordezkariak, adierazi zuenez, Q-Iraunkorra zigilua eraikuntzan iraunkortasuna lortzera zuzendutako neurrien ezarpena sustatzen duen metodologia bat da: prozedura antolatu batzuk ezarriz eta tresna jakin batzuk erabiliz, eraikinaren ziurtapena lor daiteke.

Jarraitu beharreko metodologiak kontuan hartzen ditu ingurumen-alderdia eta gizarte- edo ekonomia-alderdiak eta diseinuaren fasean eta gauzatzearen eta mantentzearen faseetan lortutako iraunkortasun-mailak ebaluatzeko aukera ematen du. Metolodogia horrek parametro kuantifikatuen sorta zabal bat hartzen du kontuan, eta horien artean aipa daitezke: kudeaketa, osasuna eta ongizatea, energia, garraioa, ura, materialak, hondakinak, lurzoruaren erabilera, ekologia, kutsadura, eta abar luze bat. Ereduzko neurriak hartzea eta eraikuntzan edo eraikinean aplika daitezkeen berrikuntza-neurriak garatzea bilatzen da, batez ere, eta, guztiarekin, merkatuan jardunbide onenak sustatu nahi dira, eta teknologia, teknika eta prozesu berrien garapena indartu nahi da, azkenean bikaintasuna lortzearren.

Zentzu horretan, Q-Iraunkorra enpresek beren ingurumen-bateratasuna eta –erantzukizuna ziurtatzeko beharrari erantzuteko sortu da, hau da, burutzen dituzten eraikuntzak iraunkorrak direla ziurtatzeko. Prozesuan parte hartzen duten alderdiei -sustatzaile, eraikitzaile eta jabeei- laguntzeko tresna bat da, eta eraikin baten portaera modu inpartzial eta fidagarri batean ezagutzeko balio du. Enpresen ziurtapenak enpresek garatzen dituzten eraikuntza-prozesuak iraunkorrago izateko balio du, izan ere, garatzen dituzten lan-prozeduretan eraikuntzen iraunkortasuna hobetzeko irizpideak barne hartzen dituzte. Halaber, materialak aukeratzeko, hondakinak kudeatzeko, ingurumenarekiko inplikazioa ezagutzeko, eta abar irizpideak barne hartzen dituzte eta, modu horretara, proiektu hobeak eta iraunkorragoak lantzen dituzte, eraikuntza-kostuak areagotu gabe.

2009an Eraikalen Q-Iraunkorrarekin erlazionatutako honako berri hau argitaratu zen: Emprovima-k Eraikuntza Iraunkorraren aldeko apustua egin du BOE etxebizitzen sustapenean Kanpoko esteka.

Eraikal-en argitaratu zen, bestalde, “LiderA ziurtapena lortu duen lehen proiektua Iberiar penintsulan” Kanpoko esteka berria; gaur egungo iraunkortasun-ziurtapen anitzei buruz hitz egiten da bertan.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/04/22