Azken eguneratzea: 2011/04/18

Coade-Extremadurako Arkitektoen Elkargoaren ikus-onetsia ofizialki aitortu da, udal baimenen eskaerak ebazteko txosten tekniko gisa

Coade-ren ikus-onetsia udalek udal baimenak emateko arrazoiak eta justifikazioa barne hartzen dituen txosten tekniko gisa erabili ahal izango da

Horrela, administrazio-prozesua arinduko da, kostuak murriztuko dira eta udaletxeetako arkitektoek lan gutxiago edukiko dute.

Hitzarmena Enpresen Sorrera eta Sendotzea Indartzeko Legearen (LINCE) esparruan sinatu da eta Coade-k konpromisoa hartzen du ikus-onetsiarekin arkitektoaren identitate eta gaikuntza profesionala ziurtatzeko eta lanaren dokumentazioa ezar daitekeen legeriaren arabera egokia dela ziurtatzeko. Halaber, proiektua Eraikuntzaren Kode Teknikora eta ezar daitekeen Estatuko gainerako araudira egokitzen dela ziurtatzen da, eta eraginkortasun energetikoaren, ingurumen-inpaktuaren, iresgarritasunaren, bizigarritasunaren eta hirigintza-diziplinaren arauetara egokitzen da, modu berean.

Coade-ko dekanoak, Javier González jaunak, azpimarratu duenez, Ómnibus Legea onartu eta gero egiten den ikus-onetsia "sakonagoa da, eta kalitate eta erantzukizun handiagoak ditu", izan ere, "arkitektoen elkargoen ikus-onetsiak esanahia duela eta zerbaitetarako balio duela konbentzitu nahi da gizartea”.

Espainiako Arkitektoen Elkargoko Goi Kontseiluko lehendakariak, Jordi Ludevid-ek, azpimarratu duenez, hitzarmen honekin “Extremadura baimenen izapideak egiteko berrikuntza-prozesuen abangoardian dago", eta beste erkidego batzuetan “antzeko” prozesuak daudela esan badu ere, “ez dago hau baino hoberik, ez eta berritzaileagorik eta koherenteagorik ere.

Iturria: Blog Uaaap Kanpoko esteka, 2011/04/13