Azken eguneratzea: 2011/04/08
Radoia etxebizitzetan: arazoak eta konponbideak
OMEren arabera, gas noble hori arnastea da biriketako minbizia eragiten duen bigarren arrazoia, tabakoaren ondoren
Laboratorio do Radón izeneko laborategiko zuzendaria den Xoan Miguel Barros Dios jaunak adierazi duenez, gaur egun etxebizitzaren barruan gasaren agerpena murrizteko neurri eraginkorrak egon badaude, baita etxebizitzak leku arriskutsuetan kokatuta badaude ere. “Ez dira neurri garestiak. Eraikuntza berriko etxebizitzetan, nahikoa da etxearen zorupean eta zolan kolektorek instalatzea, gas hori goiko geletara iragaztea saihesteko”, esan du Barrosek.
Laboratorio do Radón laborategiko zuzendariaren iritziz, ez dago “aitzakiarik” eraikuntzaren kode teknikoan aldaketa bat ez egiteko, duela bost urte Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak gomendatu zuen moduan. Barrosek ez du zalantzarik “borondate politikoa” eta “sen ona” besterik ez direla behar esatean, are gehiago kontuan hartuta radonak giza osasunean duen eragin negatiboa begi bistakoa dela. “Eraikuntzaren sektorea krisialdiak gogor kolpatu duen gaur egungo testuinguruan, kezka nagusia da eraikuntza-enpresek neurri berriek etxebizitzaren azken prezioari gainkostua ekarriko diotela interpretatuko ote duten” Barrosen ustez.
Irakasleak esan duenez, horrelako neurriak beste leku batzuetan ezartzen dira dagoeneko: “Amerikako Estatu Batuetan eta Kanadan etxebizitzek mota orotako kontrolak gainditu behar izaten dituzte kalitate-zigiluak lortzeko, eta kontrol horien artean, radon-kontzentrazioaren kontrola gainditu behar izaten dute. Kontzentrazio-maila altua denean, agintaritzei jakinarazten zaie, izan dezakeen eragin nazionalaren mapa lantzeko".
Radio Euskadiko Mecánica del Caracol programako audio
honetan, Félix Aresek, Zientziaren Kutxaguneko aholkulari zientifikoak, radonaren jatorriari buruz hitz egiten du eta kontzentrazio-maila garrantzitsuak daudenean biriketako minbizia eragiten duen gas erradioaktiboa bat dela azpimarratzen du. Félixek Espainiako eta EAEko radonaren mapa irudikatzen du eta nola antzeman eta desagerrarazi daitekeen azaltzen du.
Amerikako Estatu Batuetako ingurumena babesteko Agentziaren (EPA) web-orrian radonaren
arazoari buruzko azalpenak ematen dira. Bertan eskura daiteke: "Radonari buruzko informazio-eskuliburua. Zure familia eta zu zeu radonaren aurrean babesteko gida"
; gaztelaniaz dago.
Iturria: Xornal.com
, 2011/04/06