Azken eguneratzea: 2011/04/04

BOEn argitaratu da (346/2011 zk.) ICT araudi berriaren Errege Dekretua

ICT-Telekomunikazioen Azpiegitura Komunen Araudi berria onartu da.

Lege- / Administrazio-mailako berrikuntzak:

  • ICTren “Erabiltzaile Eskuliburu” bat aurkeztu beharko da halabeharrez.
  • “Etxe Digitalaren” kontzeptua aurkezten da.
  • Eraikinak birgaitzeko erreferentziazko esparru tekniko bat aurkezten da.

Maila teknikoko berrikuntzak:

  • Sarbide-teknologia ultraazkarrak barne hartzen dira.
  • Eraikuntza berri guztietan etxebizitza bakoitzaren sarrerara arte eramaten da zuntz optikoa.
  • Etxebizitzaren barruan telefono eta datuetarako bikote gurutzatua instalatuko da eta RJ45 hartune bat edukiko dute irteerek.
  • RTV hartune bat eta Telefonia eta datuetarako beste bat eduki behar da gela bakoitzean, eta bakoitzetik bina, bi gela nagusietan.
  • Etxebizitzaren barruan Sare Amaierako Erregistroaren (RTR) egoera fisikoa liberatzen da.

BOE berriaren iturritik deskarga daiteke.

Iturria: Casadomo Kanpoko esteka, 2011/04/01