Azken eguneratzea: 2011/04/20
Proiektua: Material berdeak Mexikon, hiri-garapen iraunkorrerako gida bat
Unibertsitate Iberoamerikarraren (UIA) Arkitektura Departamentuaren proiektua. 2009an hasi zen eta helburutzat du material berdeei buruzko politika publikoak ezartzea, hartara, eraikin eta hirien diseinuan eta eraikuntzan jardunbide hobeak lortzeko; gainera, eraikuntza-material berdeak merkatu mexikarrean zabaldu nahi dira eta horien erabilera ebaluatu nahi da, halaber
Berriaren iturrian artikulu luze bat irakur daiteke material “berdeen” definizioari buruz; bertan adierazten dira, besteak beste, material bat berdea dela neurtzeko irizpideak, produktu berdeek Mexikon duten agerpena eta Mexikoko politika publikoen gomendioak.
Artikuluan, gainera, 2011ko lehen hiruhilekoaren amaieran Interneten gune bat
jarriko dela aipatzen da. Gune horretan Mexikon lan egiten duten material berdeen enpresen direktorio bat kontsultatu ahal izango da eta orain arte aztertutako material berdeen ingurumen-erabileraren ebaluazioa egiteaz gain, ziurtapen-metodoekin duten erlazioa adieraziko da; bestalde, eraikin berdeen nazioarteko ziurtapenen sekzio bat eskaintzea aurreikusi da, bai eraikuntza-materialen iraunkortasunari buruzko ezagupenak islatzea eta blog bat antolatzea ere. Berri hau argitaratzean, aipatutako Interneteko gunea proba-fasean dago oraindik.
Berri horrekin erlazionatuta, 2011ko apirilean produktuaren ingurumen-deklarazioei (EPD-DAPc) buruzko berri bat argitaratu zen Eraikalen: "Cosentino Taldeak Environmental Product Declaration ziurtapena lortu du Eco by Cosentino® azaleraren karbonoaren bizi-zikloaren eta aztarnaren azterketagatik"
; berrian Environmental Product Declaration
ziurtapenari buruz eta DAPc-Eraikuntza Produktuen Ingurumen Deklaraziorako
sistemari buruz hitz egiten da.
Iturria: CNN Expansión
, 2011/03/29