Azken eguneratzea: 2011/03/24

Gida teknikoa: Gas-instalazioa arkitektura-proiektuan

Madrilgo Arkitektoen Elkargoak (COAM), Espainiako Gasaren Elkartearekin (Sedigas) batera sustatu dute GAT 18 Gida eta COAM Fundazioaren Ediciones de Arquitectura-k argitaratu du

Gida honen bitartez, gas-instalazioen ezagupena hurbildu nahi zaie arkitektura-proiektu batean parte hartzen duten teknikariei eta instalazio-enpresei. Garrantzi berezia ematen zaie instalazioen elementu esanguratsuek beharrezkoak dituzten espazio eta kokapenetan eragina izan dezaketen alderdiei, hala nola gailuen kokapena, preziozko gas likidotuaren biltegiak (GLP), makina-gelak, kontagailuen gelak, tutueriaren diseinua eta errekuntza-produktuen hustea.

Gas-instalazioei buruzko hiru araudietan eskatzen diren baldintza guztiak barne hartuta daude -Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT), Gas Erregaiak Banatzeko eta Erabiltzeko Araudi Teknikoa (RTDUCG) eta Eraikinen Instalazio Termikoen Araudia (RITE)-, eta gasaren erabilera garrantzitsuenen deskribapena egiten da, erabilera tradizional eta ezagunenetatik hasita, hormetako galdarak, adibidez, berrienetara, hala nola hoztea eta aldibereko ekoizpena.

Berriaren iturrian ikus daiteke Sedigas-en helbide elektronikoa, gidari buruzko kontsultak egin ahal izateko. Informazio gehiagorako, Sedigas-en argitalpenen atala Kanpoko esteka kontsulta daiteke.

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/03/24