Azken eguneratzea: 2011/03/04

Espainiako bost eraikuntza-enpresa ertainek eta ingeniaritza-enpresa batek partzuergo aitzindaria sortu dute Azpiegituren Aparteko Planean (PEI) parte hartzeko

Taldean daude: Cyopsa Sisocia, Rubau, Sarrión, CHM eta Zarzuela eraikuntza-enpresak, eta Getinsa ingeniaritza-enpresa. Taldearen xedea 200 milioi eurotik 500 milioi eurora bitarteko kontratuak dira

Taldeko lau kide Eraikitzaile Independenteen Elkarte Nazionalaren (ANCI) barruan daude, eta azken hilabeteetan enpresa elkartuen artean itunak egiteak duen garrantzia azpimarratu du ANCIk. Cyopsa Sisocia, Rubau, CHM eta Sarrión dira ANCIren barruan dauden enpresak eta guztiek dute esperientzia obra zibilaren esparruan. ANCIko lau enpresek 100 milioitik 200 milioira gorako fakturazioa dute. Alacanteko CHM enpresak, Vallalba taldekoa denak -Martínez Berná familiak kontrolatzen du aipatu taldea-, 225 milioiko fakturazioa egitera iritsi zen 2009an. Rubau enpresa katalanak -Jordi Rubau da lehendakaria- bulegoak ditu Brasil, Bulgaria eta Polonian eta 193 milioi fakturatu zituen obra zibilean eta emakidetan garatzen duen jarduera nagusiagatik. Cyopsa Sisocia enpresak 2009an aitortutako salmentak 190 milioira iritsi ziren. Espainian gauzatzen ari ziren kontratuek 800 milioiko kopurua gainditu zuten, eta enpresak obra zibilean, emakidetan eta proiektu energetikoetan jarduten du, halaber. Sarrión enpresak egindako salmentak, bestalde, 107 milioi eurora iritsi dira eta Gaztela-Mantxan agerpen handia du.

PEIn parte hartzeko sortutako partzuergo aitzindariko beste bi kideak, Valladolideko Zarzuela eraikuntza-enpresa, Gaztela eta Leonen ezarpen handia duena, eta Getinsa ingeniaritza-enpresa dira.

Iturria: Cinco Días Kanpoko esteka, 2011/03/03