Azken eguneratzea: 2011/02/21
Datu-babesari buruzko hiztegi bat argitaratu dute, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideekin.
Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak datu-babesaren arloan euskaraz erabiltzeko gomendatzen duen terminologiatzat jo behar da bertan jasotakoa.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
Hiztegiak datu-babesari buruzko euskarazko terminoak, zenbait sinonimo eta gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokideak biltzen ditu. Beharrezkoa den guztietan, terminoen esanahia ere jasotzen du.
Hiztegia UZEIk egin du eta bertan jasotako terminoak hizkuntzalariez eta arloko adituez osatutako batzorde teknikoak aztertu eta Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak onartu du. UZEIk proposatutako terminoak aztertu dituen Batzorde Teknikoko kideen artean Datuak Babesteko Bulegoa ere egon da, arloko aditu gisa.
Hiztegi honek euskarazko terminologiaren erabiltzaileen erreferentea den EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa elikatzen du. Banku Terminologikoa, bestalde, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (1998) ataletako bat da.