Azken eguneratzea: 2010/12/10

Emakumeak eta artea loturik, abenduan

Abendua emakumeen artez gainezka

Abenduan,  emakumeak protagonista duten hiru protesta –ekitaldi artistiko izango dira Gasteizen eta Donostian:  9an MAV-ek (Emakumeen Elkartea arte bisualetan,  gaztelaniazko  sigletan ) hainbat eztabaidarako mahai ibiltari antolatuko ditu Gasteizko Amarica aretoan; Arabako hiriburuan berriro ere, Montehermoso Kulturunean, hain zuzen, 13an, Arte eta Kulturako Berdintasunerako Politikei buruzko Topaketa burutuko da, eta  14, 17 eta 18an Donostian Feministaldiaren bosgarren edizioa izango da.
Emakumeek artean eginiko  ekarpena agerian jarri
MAV-ek antolatzen dituen eztabaidarako mahaien helburuak hauek ditugu: Estatu espainiarrean emakumeek arte sistemari egindako ekarpena agerian uztea, lurralde bakoitzeko profesionalen egoera aztertzea eta sare berriak eratzea, aukera berdintasunerako politikak abian jartzeko  elkarlanerako bideak erraztuko dituztenak, ahin zuzen. Haren Behatokiaren bitartez, MAV-ek Espainiako arte sistemaren matxismoa nabarmentzen du eta Dokumentazio Zentroaren bidez  Arte Garaikideari emakumeek egindako ekarpenaren inguruko ezagutza eta ikerketak sustatzen ditu.
Aurkezpenean Nekane Aranburu (Zuzendaritzako kidea), Nuria Arteaga (MAV-eko bazkidea), zenbait erakundetako ordezkari,  eta baita,  Euskadiko arte gunetako nahiz museotako langile eta sortzaileak egon ziren.

 
Topaketa: Berdintasun Politikak Kultura eta Artean

Monterhermoso Kulturuneak antolatzen duen Kultura eta Arte esparrutako Berdintasun Politikei buruzko lehenbiziko Topaketan, Ángeles González-Sinde Kulturako ministroa eta Bibiana Aído Berdintasuneko Estatuko idazkaria izango dira,  politika, arte eta museoetako beste pertsona ospetsuen artean, hala nola,  Londreseko Tate Gallery  eta Stockholm-eko Moderna Museet-eko ordezakariak.

Horiez gain, Guerrilla Girls-eko partehartzaileak egongo dira. Azken horiek New York-eko talde feminista bat osatzen dute, sormena nahiz  umorea baliatuz, arte, politika  eta beste esparrutako diskriminazioaren kontra borrokatzen duena. Horiekin batera, La Barbe elkarte frantziarra, gizonek eskuratzen  dituzten lanpostu eta tokiak okupatzea xedea duena, eta baita, Amelia Valcárcel Estatuko aholkularia.

 
Feministaldiaren bosgarren edizioa

Plazandreok plataforma, elkarte eta partidu politiko feministak antolaturik, 14, 17 eta 18an, burutuko da Feministaldia Jaialdiaren bosgarren edizioa Donostian. Bertan honelako ekitaldiak burutuko dira: mahai-inguruak, tailerrak, performances, dantza emanaldi bat, kontzertu bat eta zine emanaldi bat.
Asteartean, 14an, 20:00etan Amei Wallach eta  Marion Cajori-k zuzenduriko dokumentala, Mendebaldeko arte garaikideko artista nagusitako bat den Louise Bourgeois-i buruzko bizitza eta obrari buruzkoa: “Louise Bourgeois: The Mistress, the Spider and the Tangerine”   proiektatuko dute. Eskultura arte lan erraldoia eta sinbolikoaren sortzaile honen pertsonalitate ikonoklasta, argi eta magnetiko baten erretratu intimoa da.

Ostiralean, 17an, Artelekun mahai inguru bat izango da gai honi buruz: “Kultur politikak eta berdintasun politikak: errealitate paraleloak?”.  Leire Vergara Rekalde aretoko komisario nagusiak eta  Santiago Eraso Artelekuko zuzendari ohia eta kultur “frankotiratzailea”k  parte hartuko dute bertan.

Egun horretan ere, 21:30an Nerea Miranda, Polyxeni Canditi Dalloway Stavrou eta Diana Pornoterroristaren performancea hasiko da. 

Larunbatean, 18an, Artelekun bi tailer izango dira. 10:00etan  Maitena Monroy bizkaitarrak zuzenduriko autodefentsa tailerra, eta 14:00etan arte feministari buruzkoa,  Bilboko Patirke Arenillas artista multidiziplinarrarena.

13:00, II Masa kritiko feminista

17:00etan, zenbait ekimenen aurkezpenak: Kataliñak taldearen “Zer ikusia du bizikletak feminismoarekin?” ; onlineko  “Pikara magazine” aldizakaria June Fernandez  kazetariak aurkeztuko du; Borontate batze aldera eta lesbiana, gay eta transgeneroen eskubideen aldeko LGTBQ agendaren berpolitizatzeaz Raquel/Lucas Platerok hitz egingo du.

19:00etan Olatz de Andrés-en  “dA cAPO” dantza ikuskizuna. René Magritteren obran inspirazioa hartu du, haren ikusgai  eta ikustezinari buruzko interpretazioan.  
 
20:00etan , Toxic Lesbian kolektiboaren performace-ak hasiko dira, eta baita Sayak Valencia Triana-renak eta del grupo Gudari Kings-ek burutuko dutena

22:00etan Cathy Claret abeslari eta konpositorearen txanda izango da. Erdi frantsesa, erdi ijitoa,  bere burua, “indie flamenkoena edo flamenko indiena” definitzen du bere burua.

Jardunaldia eta jaialdia 23:30etan hasiko den DJ Plácida ye-yé-k gidaturiko  musika elektroniko baten saioaz amaituko dira