PISA ebaluazioaren emaitzak

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

2010(e)ko Abenduak 07

Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak PISA txostenaren Euskadiri dagozkion datuak eman ditu jakitera. 15 urteko ikasleriari egindako ebaluazio bat da, eta irakurmena, matematika eta zientzia dira ebaluatutako gaiak.

Irakurmen gaitasunari dagokien datuen arabera, Euskadik 2006ko emaitzak hobetu ditu, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko herrialdeen batezbesteko berean mantentzen da. Gainera, Euskadiko batezbestekoa Espainiakoaren gainetik dago.

Halaber, esanguratsua da gaitasun matematikoaren inguruko datua, izan ere, Euskadik era adierazgarrian hobetu ditu 2006ko emaitzak. Gainera, ELGEko batezbestekoa gainditu du.

Zientzien inguruko emaitzei dagokienean, Euskadiko emaitzak ELGEko herrialdeen batazbestekoa baino beheraxeago daude, Espainiako batezbestekoaren maila berean. Halere, azpimarragarria da errendimenduari dagokionean beheko mailetan dauden ikasleen portzentajea txikiagoa dela ELGEko herrialdeetakoenarekin alderatuz.