Azken eguneratzea: 2010/11/03
ISO 14001 eta EN 16001
ISO 14001 eta EN 16001 alderatzeko helburua du agiriak
Duela gutxi argitaratu da EN 16001-Eraginkortasun Energetikoa Kudeatzeko Sistemarako Europako Araua eta Espainian UNE EN 16001:2009 arau gisa onartu da. Eraikal-en honako berri hau argitaratu zen: “Arau berria: EN 16001 – Kudeaketa energetikorako sistemak”
.
Dena den, baliteke oraindik garbi ez ikustea arau berri horren beharra, izan ere, ISO 14001:2004 araua, ingurumena kudeatzeko sistemari buruzkoa, dugu dagoeneko, eta ingurumenarekin erlazionatutako alderdi guztiak, energiaren erabilerak barne, kontuan hartzen ditu arau horrek.
EN 16001 araua ISO 14001 arauaren ildo beretik badoa ere, arau berriak garrantzi handiagoa ematen dio energia-alderdien identifikazioari eta kudeaketari, ingurumen-alderdien aurrean.
Agiria berriaren iturrian eskura daiteke, eskaera egin eta gero.
Iturria: BSI Group
, 2010/11/02