Azken eguneratzea: 2010/06/22
Torzo-ren nekazaritzako azpiproduktuetatik eta egur birziklatutik abiatuta fabrikatutako materialak
Erabilera ugari ahalbidetzen da, altzarietatik sukalde-gaineko tauletara
Torzo
enpresa amerikarraren bilduma sei materialek osatzen dute, formaldehido ureikorik gabekoak guztiak:
- Indure. % 65ean birziklatutako egur-zuntzez egindako produktua.
- Orient. Egur birziklatuarekin, % 75 material postindustriala.
- Seeta. Eguzkilore-hazien oskolekin (% 70) eta erretxina akrilikozko konbinazio batekin egina. Harri-itxura du, granitoaren antzekoa.
- Durum. % 70 nekazaritzako hondakin-materiala da, gariarena hain zuzen ere.
- Tiikeri. Guztietatik itxura organikoena berak du, basarto-zurtoinekin fabrikatuta baitago.
- Parda. % 70 egur birziklatuarekin egina dago eta egur gehienekin alderatuta, gogortasun-koefiziente altuagoa du.
Eraikal-en eraikuntzako material birziklatu berriei buruzko berri gehiago argitaratu dira. Adibidez:
Iturria: Blog Is-Arquitectura
, 2010/06/21