Azken eguneratzea: 2010/06/16
LH Goi-mailako Teknikaria Eraikuntza Proiektuetan
690/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 20koa eta Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariaren titulua ezartzeko eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ezartzeko dena

Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariaren tituluaren barruan honako elementu hauek identifikatu dira:

  • Izena: Eraikuntza Proiektuak.
  • Maila: Goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Lanbide-arloa: LH Eraikuntza eta Obra Zibila.
  • Iraupena: 2.000 ordu.

Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariaren funtzioak

Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariaren eskumen orokorrari dagokionez, eraikuntza-proiektuen dokumentazio teknikoa osatu behar du eta obra-zuinketak egin eta obra gauzatzeko agiri-kontrola kudeatu, betiere indarrean dagoen araudia eta kalitate, segurtasun eta ingurumenarekin erlazioan ezarritako baldintzak betez.

Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariaren aukera profesionalak

Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariak soldatako langile gisa edo autonomo gisa garatu ahal izango du bere jarduera arkitektura- eta ingeniaritza-estudioetan, delineazio-estudioetan, aholkularitza-enpresetan, higiezinen sustapen-enpresetan, eraikuntza-enpresetan eta Herri Administrazioetan. Dagokion jarduera araututa dago.

Eraikuntza Proiektuen Goi-mailako Teknikariaren funtzio eta lanpostu garrantzitsuenak dira honakoak:

  • Eraikuntzako delineatzaile proiektugilea.
  • Eraikuntzako delineatzailea.
  • Instalazioen delineatzailea.
  • Eraikuntzako maketagilea.
  • Bulego Teknikoko nagusiaren laguntzailea.
  • Planifikatzailearen laguntzailea.
  • Kostuen Kontrolerako teknikariaren laguntzailea.
  • Agiri-kontrolerako teknikaria.
  • Zuinketa-espezialista.
  • Eraikinen energia-ziurtapeneko prozesuetako laguntzailea.
  • Eraikinen eraginkortasun energetikorako teknikaria.
  • Jariakinen banaketa-sare eta –sistemen proiektugile delineatzailea.

Errege Dekretuan zehazten dira identifikazioa, profil profesionala, ingurune profesionala, tituluak sektorean edo sektoreetan eskaintzen dituen aukerak, prestakuntza-zikloaren irakaskuntzak, lanbide-moduluak eta horiek ziurtatzeko eskumen-unitateen arteko bat-etortzea guztiak ziurtatu, baliozkotu edo salbuesteko eta lanbide-modulu bakoitzari dagozkion prestakuntza-testuinguruko oinarrizko parametroak (espazioak, beharrezkoak diren ekipamenduak, irakasleen titulazioak eta espezialitateak eta irakaskuntzan jarduteko baliokidetasuna).

BOEn kontsulta daiteke 690/2010 Errege Dekretuaren Kanpoko esteka eduki osoa.

Iturriak: Eraikuntzaren Lan Fundazioa Kanpoko esteka eta tu formación profesional.com Kanpoko esteka, 2010/06/15