IREC-Kataluniako Ikerketa Institutua izango da Espainiako ordezkaria "Towards Net Zero Energy Solar Buildings" proiektuan (NZEBs ingelesez) nazioarteko aditu gisa. Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA ingelesez) sustatzen du “Energia-kontsumo zeroko eguzki-eraikinak” izeneko proiektua.
Proiektuaren helburua da nazioarteko lankidetza-esparru bat osatzea, energia-kontsumoa zero edo ia zero duten eraikinak aztertzeko eta garatzeko, betiere nazioartean adostutako metodologia bati jarraituz. Bestalde, teknologikoki aurreratuta dauden eraikinen diseinua ikertzea du xedetzat, konponbide berritzaileak eta diseinu-bitartekoak aplikatu ahal izateko.
Azkenik, ezagupenaren transferentzia hedatu eta sendotu nahi da, merkatu nazionalean zein nazioartekoan energetikoki iraunkorrak diren eraikinak sustatuz.
Iturriak: Efikos News
eta El Economista
, 2010/06/01