Azken eguneratzea: 2010/05/31
Telekomunikazioko ekipo eta sistemak instalatzeko eta mantentzeko jarduera arautzeko araudi berria

244/2010 Errege Dekretua Kanpoko esteka onartu ostean, hori garatuko duen agindua argitaratzea falta da. Joan zen apirilaren 29an ITC/1142/2010 Agindua Kanpoko esteka argitaratu zen, eta maiatzaren 6az geroztik dago indarrean. Agindu horrek CTE/1296/2003 Aginduko 6, 7 eta 8. artikuluak indargabetu zituen, hau da, enpresa instalatzaileek bete beharreko eskakizunen, baliabide teknikoen eta betebeharren ingurukoak. Egindako aldaketen artean honakoak nabarmen daitezke:

  • "F" instalazio-mota berria sortzea: belaunaldi berriko telekomunikazioko azpiegituren eta eraikuntzetako edo eraikuntza-multzoetako kontrol, kudeaketa eta segurtasunerako telekomunikazio-sareen instalazioak.
  • Enpresa instalatzaileen erregistroan izena emateko (edo hori aldatzeko) eskaera-eredua aitorpen erantzulearen eredu berriarekin ordezkatu da.
  • Telekomunikazioko instalazioen buletinaren eredu berria.

Fenie federazioak, Espainiako Instalazio Elektrikoetako eta Telekomunikazioetako Enpresaburuen Federazio Nazionalak, laburpena Kanpoko esteka bidali du Instagira eta bertan punturik garrantzitsuenen inguruko iruzkinak egin dituzte.

Iturria: Instagi aldizkaria, 8. zk., 2010eko maiatza, 2010/05/27