Azken eguneratzea: 2010/05/25
Ferrocemento, eraikuntza-sistema txiletarra etxebizitza industrializatuak hormigoiz egiteko
Cementos Bío Bío enpresa txiletarrak Ferrocemento aurkeztu du. Eraikuntza-sistema bat da, etxebizitza industrializatuak hormigoiz egiteko.
Cementos Bío Bío
enpresaren produktuak, garapen luzea izan du denboran eta eraikuntza ugaritan erabili da. Sistema honetan oinarrituta egin diren eraikuntzek ez dute kalterik jasan Txilen berriki izandako lurrikararen ondorioz.
Helbide honetan
lor daiteke Ferrocemento produktuari buruzko informazioa. Honako eduki hau barne hartzen da bertan:
- Ferrocemento produktuaren bidezko eraikuntza-soluzioa
- Sistemaren ezaugarriak eta etekinak
- Nola eraikitzen den, etapak, denborak eta kostuak
- Kasu errealak eta lurrikararen ondorengo egoera
Iturria: Plataforma Arquitectura
, 2010/05/24