Etengabe aldatzen da hiri-ingurunea eta, hala ere, eraikin gehienak aurretik ezarritako erabilera batzuk, aldatzeko zailak direnak, kontuan hartuta eraikitzen dira. Open Building-ek proposatzen duen arkitekturan erabiltzaileek diseinuan parte hartzen dute eta berrerabileraren kontzeptua hartzen da oinarrian. Eraikin “moldagarriek" duten diseinuari esker, hasieratik erabiltzaileek etxea “barrutik” egokitzeko aukera dute, bakoitzak bere lehentasunen arabera (kontuan hartuta lehentasunak aldakorrak direla). Azpiegituraren zati “pribatua” betetako unitate bakoitzak osatzen dute eta euskarri-eraikinak definitutako azpiegituraren zati “publikoarekin” konektatzen da.
Mota horretako eraikinen adibide bat da Next 21
, Osakan. 1994an sortutako proiektu bat da eta eraiki zenetik etengabe aldatu da. Arkitektura irekian saiakuntzak egiteko espazio bihurtu da eta eraikinaren barruan modulu eta sistema autonomo desberdinak daude.
Next 21-eri buruzko informazio gehiago: Next 21
.
Next 21 bideoa
.
Iturriak: Euskadi+Innova
eta PIRAMIS
, 2010/05/19