Azken eguneratzea: 2010/05/12
HUF Haus: "goi-mailako" aurrefabrikatu alemanak

Eraikuntza aurrefabrikatu modularra da. Egitura nagusia egur ijeztuzkoa da (izei eskandinaviarra), eta baso kontrolatuetatik hartutako egurra erabiltzen du; teilatuetan isurialde zabalak ditu eta beiraztapen hirukoitzez beiraztatutako fatxadak. Forjaketari dagokionez, isolamendu handiko hormigoi armatuzko plakak ditu; guztia material (egurra nagusiki) eta teknologia ekologikoak erabiliz gauzatu da; hala nola, berokuntza geotermikoa, urarekin zoru bero-emaile bidezko berokuntza eginez (modu berean, hozteko erabil daiteke). Eguzki-panel termikoak instalatu dira, ur beroa sortzeko, eta plaka fotovoltaikoak instalatu dira, halaber; azken horiek sortzen dute etxeak behar duen energia gehiena. Gainera, etxebizitza autoaskia egiteko aukera dago. HUF Haus enpresaren etxe aurrefabrikatuek kontrolatuta eta monitorizatuta dituzte argiztapena, pertsianak eta gainerako sistemak. Diseinu malguak dira eta denborarekin familiak izan ditzakeen behar berrietara moldatzeko aukera eskain dezakete. Prezioari dagokionez, 4.800-6.500 €/m2 arteko prezioak dituzte.

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/05/11