2050 ikuspegia: negozioetarako agenda berria; iraunkortasun-eszenategi berriak errealitate bihurtzeko eta horien ondorioz enpresek izango dituzten erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzak barne hartzen dira.
Fundación Entorno-BCSD España eta Garapen Iraunkorrerako Munduko Enpresa Kontseiluak (WBCSD) Madrilen aurkeztu dute ‘2050 ikuspegia: negozioetarako agenda berria’. Ekintza-proposamen batean datza eta garapen iraunkorreko negozioetarako sortzen diren aukeren azterketa egiteko ekintza-proposamen bat barne hartzen du. WBSCD erakundeak eta 29 enpresa multinazionalek landutako Agiriaren gaztelaniazko bertsioa Fundación Entorno y Acciona-k egin du eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurune Ministerioaren laguntza jaso du aurkezpenean.
Hiru funtsezko alderdi aztertzen dira agirian: nolakoa izango litzateke mundu iraunkor bat, zer egin lortzeko eta enpresek helburu hori ahalik eta azkarren betetzeko zer egin dezaketen.
Fundación entorno-ren web-orritik
deskarga daiteke agiria.
Txosten horren kapitulu batean eraikinei buruz hitz egiten da, 2050 ikuspegia: energia zero kontsumoko eraikinak.
“Enplegu berdea ekonomia iraunkor batean” txostena Eraikal-en 2010/04/27 eguneko berri batean
aipatu zen, eta agiri honetan esandakoaren ildotik hitz egiten du.
Iturria: Construible
, 2010/04/28