Azken eguneratzea: 2010/04/27
Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda
Zerrenda eguneratua, Eraikal-en parte hartu eta enpresa-ziurtapenak lortu eta indarrean dituzten bizitegiko eraikuntzaren sektoreko enpresa guztiekin

Eraikal-en web-orrian zerrenda eguneratu bat Kanpoko esteka egin da, Eraikal-en parte hartu eta enpresa-ziurtapenak lortu eta indarrean dituzten bizitegiko eraikuntzaren sektoreko enpresa guztiekin. Zerrenda hori Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Eraikal programaren barruan enpresek garatu dituzten proiektu guztiak aitortzeko modu bat da.

Bi enpresa-talde bereizi dira:

  • Sustapen- eta eraikuntza-enpresak (EJNS 41.1 eta EJNS 41.2, 42 eta 43, hurrenez hurren) eta higiezin-enpresak (EJNS 68);
  • Arkitektura-estudioak eta aparejadoreak eta ingeniaritza- eta topografia-zerbitzuak (EJNS 71.1).

Honako informazio hau adierazi da erregistroan enpresa bakoitzarekin:

  • Enpresaren izena;
  • Enpresa kokatzen den probintzia;
  • Enpresaren ziurtapenak: ISO 9001, ISO 14001, OHSAS 18001, UNE 150301, UNE 166002, K-21, EFQM Konprosimo Diploma, Zilarrezko Q, Urrezko Q, SGE 21 eta gehiago. Ziurtapen bakoitzarekin bi zutabe daude: lehenengoan zerrenda eguneratu den egunean enpresa ziurtatua ote dagoen adierazten da eta bigarrenean kudeaketa-sistemaren ziurtapena lortzeko Eraikal-en laguntza izan ote duen.
  • Enpresaren memoria: Borondatezko fitxa da. Enpresak, nahi badu, kudeaketa-sistemen ezarpenean izan duen esperientzia adieraz dezake. Fitxek 2009ko aribide egokien memorietarako Kanpoko esteka erabilitako formatu bera edukiko dute. Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrendatik ere eskura daiteke. Interesa duen enpresa orok egin dezake fitxa betetzeko eskaera, Eraikal-en posta elektronikoa erabiliz, eraikal@ej-gv, edo Eraikal-en web-orriko kontsulten Kanpoko esteka aukera baliatuz.

Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda erabiltzera animatu nahi ditugu enpresa guztiak, gertakari guztiak edo datuen eguneratzeak jakinarazteaz gain, kasuan kasu enpresaren memoria deskribatzailea lantzeko ardura hartuz. Eraikal-ekin harremanetan jartzeko, lehen aipatutako helbide elektronikoa eta web-orria erabil daitezke.