Azken eguneratzea: 2010/04/07
Bao beiraztatuen itxituren isolamendu akustikoaren azterketa

Bao beiraztatuen itxiturak (leihoak, ateak eta balkonerak) eraikinetako elementu oso garrantzitsuak dira. Fatxaden % 15-40 artean betetzen dute, eta zerbitzu-eraikinen tipologia batzuen kasuan, fatxaden % 100 betetzera iristen dira. Estalkietan aurki daitezke, halaber, baina askoz txikiagoak izan ohi dira.

Ikuspegi akustikoari erreparatuz, produktu konplexuak dira, azken produktuaren akustika eragiten duten ezaugarri askorekin.

Honakoak osagai nagusiak eta akustika eragiten duten ezaugarriak:

  • Beirak (lodierak, geometria bakunak edo anitzak, beira bereziak)
  • Arotzeria (materialak, neurriak, irekiera-sistemak, airearen estankotasuna, bistako zati finkoen eta mugikorren geometria).

Eta, amaitzeko, leihoetan pertsiana-kutxak jartzen dira batzuetan, eta leihoa bakarrik jarrita lortzen den isolamendu akustikoa eragiten duen beste faktore bat dira.

Iturria: Db aecor  Kanpoko esteka, 2010/04/06