Azken eguneratzea: 2010/02/17
Ibilgailuen trafikotik abiatuta elektrizitatea sortzeko gailu zinetikoa
Electro Kinetic Road Ramp gailu zinetiko bat da eta energia elektrikoa sortzen du bere gainetik zirkulatzen duten ibilgailuen trafikotik abiatuta
Gailu zinetiko hau errepidearen zoruan instalatzen da eta ibilgailuak bertatik igarotzean funtzionatzen du: motorra aktibatzen duen engranaje bat martxan jartzen da eta bertatik lortzen da elektrizitatea. Elektrizitate hori trafiko-seinaleak, semaforoak edo farolak elikatzeko erabil daiteke, edo ordainlekuak, tunelak, fabriketako parkingak, merkataritza guneak, eta abar argiztatzeko.
Gailu zinetikoa errepidean integratzen da: 2 cm bakarrik nabarmentzen da sestratik eta oso isila da.
Nafarroako eco-raec SL
enpresak merkaturatzen du produktua.
Iturria: Construarea
, 2010/02/17