Azken eguneratzea: 2010/01/28
Lehen ENAC ziurtapena leherketek eragindako bibrazioen entseguetan
Sismo Control enpresa asturiarra da mota horretako entseguak egiteko ziurtapena lortu duen lehen laborategi espainola
 

Ziurtapen Erakunde Nazionalak (ENAC) leherketek eragindako bibrazioen berezko parametroak “in situ” ezagutzeko lehen ziurtapena eman du, UNE 22 381:1993 arauaren arabera. Sismo Control enpresari eman dio eta bera da mota horretako entseguetarako ziurtapena lortu duen lehen laborategi espainola.

Lehergaiekin egiten diren leherketek sortzen dituzten eta lurrean zabaltzen diren bibrazioen abiadura-maila eta maiztasun nagusia ezagutzeko eman da ziurtapena. Parametro horiek hartzen dira oinarrian, ondoren, leherketak egitean bibrazioek inguruko egituretan, eraikinetan batez ere, eragindako ondorioak aztertzeko.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2010/01/28