Alemaniako surPLUShome eguzki-etxebizitzak irabazi du, bigarren aldiz jarraian, eguzki-teknologia eta eraikuntza eraginkorrari buruzko munduko lehiaketa garrantzitsuena: 150 puntu (gehienezko puntuazioa) lortu ditu Net Metering proban (probarik garrantzitsuena) eta 4. geratu da Ingeniaritzarenean.
2 solairuko kubo bat da: silizio-beirazko 40 panel ditu estalkian eta CIGSzko (indioa, galioa, diseleniuroa) geruza fineko 250 panel fatxadetan; guztira etxeak behar duen energiaren % 200 sortzeko gaitasuna du eta Technishe Universität Darmstadt unibertsitateko taldeak saria irabazteko balio izan du.