Azken eguneratzea: 2009/09/14
Efitecnic kalitate ziurtagiria


EFITECNIC Arkitektura eta Ingeniaritza Bulego Teknikoen kudeaketan kalitate eta eraginkortasun ziurtagiria da, Instituto de la Construcción de Castilla y León, ICCL-k sortu, garatu eta ziurtagiria ematen duena.

Mailakako ezarpena duten 4 maila ditu, eta horri esker, Bulego Teknikoak nahi duen erritmoa jarraituz, kudeaketa-sistema garatu, ezarri eta ziurtatzeko orduan aurrera egitea ahalbidetzen du:

ISO 9001 ziurtagiriaren osagarria eta bateragarria da; beraz, ziurtagiri bikoitza izateko aukera eskaintzen du.

EFITECNIC ziurtagiria soilik ICCL-k ematen du. ISO 9001 araua enpresen kudeaketa eta antolakuntza ziurtatzen duen nazioarteko araua da. Desberdintasuna honako hau da: eraginkortasuna kostu onenean egindako kudeaketa da. Hau da, enpresak edo bulegoak oso ondo antolatuta egon behar du, eta proiektuen eta lanen kostuen kontrol egokia izan behar du. Modu horretan soilik lor daiteke eraginkortasuna. EFITECNIC ziurtagiriaren 4. maila ISO 9001 ziurtagiriaren baliokidea da, eta halaber, Bulego Teknikoaren kostuen kontrol osoa adierazten du.

ITURRIA: www.iccl.es Kanpoko esteka