|
Enpresen Gizarte Erantzukizunak gero eta onarpen handiagoa du Espainiako ehun sozioekonomikoan. Hala ere, alderdi ugari dago definitzeke eta, are garrantzitsuena dena, argitzeke, enpresek gizarte-erantzukizunaren “ibilbide-orria” behar den bezala betetzeko. Zer egin behar du erakunde batek “gizarte-erantzukizuna” betetzeko? Egoera argitzera bidean, AENORek Enpresen Gizarte Erantzukizuna Kudeatzeko Sistemari buruzko gida bat argitaratu du. Horrekin batera, ISO 26000 Gizarte Erantzukizunari buruzko Gidan parte hartu du, Nazioarteko Normalizazio Erakundearekin batera. Aipatutako gidan EGEri buruzko lerro horiek barne hartuko dira. […]
Berriki argitaratu dute “Etika. Enpresen Gizarte Erantzukizuna Kudeatzeko Sistema” izeneko gida, UNE 165010 EX Arau Espainol Esperimentalaren formatuarekin. Agiri aitzindaria da herrialde garatuen normalizazio-erakundeen artean.
Ulertzeko erraza da gida eta enpresei iraunkor jokatzen eta iraunkor izateko neurriak hartzen laguntzen die. […] Gidan adierazten denez, EGEren ezarpena enpresako negozio-estrategietan Integratutako Kudeaketa Sistema baten bitartez egitea komeni da. […]
ITURRIA: Nueva Gestión, 2009ko uztaila
|