Azken eguneratzea: 2009/07/10
UPCk material berri gogorrago bat diseinatu du paper-hondakinekin

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko (UPC) ikerlari-talde batek material berri bat diseinatu du, paper-hondakinak erabiliz. Materiala gogorragoa da eta, kasu askotan, plastikozko bilgarriaren ordez eta eraikuntza-material gehigarrien ordez erabil daiteke.

Material berria patentatuta dago jada, eta Margarita Calafell andreak garatutako metodo konplexu batetik abiatuta landu da. Oinarrian paper-hondakinak ditu; tratamendu bioteknologikoa egiten da eta orain arte ezinezkoak ziren propietate berriak ematen zaizkie paper-hondakinei, tratamenduari esker.

“Material berria kartoia baino askoz ere gogorragoa da eta egurretik gertu dago. Bizi-ibilbide luzeagoa du eta prozesuan erabilitako teknologia da arrakastaren giltza” azaldu du Calafell andreak.

Material berriak ez du izenik oraindik, eta trinkoagoa, moldagarriagoa, suaren kontrakoa, iragazgaitza, gogorra eta porotsua da, hortaz, gaur egun ingurumena kaltetzen duten edo fabrikatzeko garestiak diren beste material askoren ordez erabiltzeko egokia da.

ITURRIA: EFE, 2009/07/06