|
UNE 216301 Arauaren araberako Energiaren Kudeaketarako Sistemen ziurtapenaren xede dira, energia kudeatzeko sistema bat ezarri duten, energia berriztagarriak edo soberakinak gero eta gehiago erabiltzen dituzten eta/edo garatzen dituzten energia-prozesuak sistematizatu dituzten erakundeak, betiere erakundearen beraren energia-politikekin bat eginez, eta jarduten duten sektorea edo tamaina edozein delarik.
Erakunde baten energia-politika garatzeko eta ezartzeko jarraitzen den kudeaketa-sistemaren zati bat da Energiaren Kudeaketarako Sistema (EKS), eta energiaren erabilerarekin elkarreragiten duten jarduera, produktu edo zerbitzuekin lotutako elementuak kudeatzeko balio du halaber.
UNE 216301 arauaren babespean (“Energiaren kudeaketarako sistemak. Baldintzak”), beste kudeaketa-sistema batzuekin batera (ISO 14001, ISO 9001, eta abar) gara daiteke, energiaren erabilera etengabe hobetzeko, kontsumo eraginkorra lortzeko, energia-kontsumoak eta horiekin lotutako finantza-kostuak murrizteko, berotegi-efektuko gasen isurketak gutxitzeko, baliabide naturalak ondo erabiltzeko eta ordezko energiak eta energia berriztagarriak sustatzeko.
Espainiako Normalizazio Erakundeak (AENOR) aurreikusi duenez, 2009an 30 enpresak baino gehiagok lortuko dute UNE 216301 Espainiako arauaren araberako ziurtapena.
Era berean, energiaren kudeaketako ziurtapena lortzen duten enpresak positiboki baloratuko dira kontratazioetan, 2008-2011 Energiaren Aurrezpenerako eta Eraginkortasunerako Planaren arabera (Ministroen Kontseiluan onartu du Gobernuak aipatutako plana). Erregai fosilen ekonomia espainolak duen menpekotasun-mailaren inpaktua murrizteko hainbat neurri barne hartzen ditu planak.
Herri-administrazioetatik gero eta garrantzi gehiago ematen zaie berme gisa ziurtapenei, lehiaketetan zein zerga-arinketak egiteko; horrela jokatzen da 14001 ziurtapenaren kasuan (ingurumen-kudeaketarako sistema) edo I+G+b Kudeaketa Sistemen ziurtapenarekin.
2009an “EN 16001 energiaren kudeaketarako sistema. Baldintzak eta erabilera-gida” araua sartuko da indarrean, aurrekoaren ordez.
ITURRIA: AENOR eta BSI, 2009/06/09
|