|
2009ko maiatzaren 6an Saint-Gobain Isover-ek Eraginkortasun Energetikoaren 2009ko Sariak eman zizkien, Huelva, Gasteiz eta Iruñeko hiru arkitektura-estudiotako lau arkitekto gazteri.
Fernando Oiza Redín eta Michel Arauzo Muñoz, Kahle Oiza estudiokoak, Arauzo Arquitectura (Iruñea), Sergio Gómez Melgar, LAR-Laboratorio de Arquitectura Responsable estudiokoa (Huelva), eta Javier Crespo Ruiz de Gauna, ARKE Arquitectos estudiokoa (Gasteiz), izan ziren saria jaso zuten arkitektoak eta proiektu desberdinetan izandako esperientziak partekatu zituzten SG Isover-eko zuzendaritza-karguekin. […] Euren ideiak garatzeko orduan eraginkortasun energetikoarekin eta dagokien ingurunearekiko errespetuarekin erlazionatutako alderdiak kontuan hartzen dituzten arkitektoak direlako jaso dute saria.
ITURRIA: www.construnario.com , 2009/06/08
|