|
Lleidako Unibertsitateko ikerlari-talde batek eguzki-energiazko sistema berri bat patentatu du. Eraikinen fatxadan eta sabaian jar daiteke, elektrizitatea, beroa eta hotza sortzeko.
Daniel Cheminasak diseinatu du sistema berria. Manel Ibáñez eta Joan Ignasi Rosell irakasleek zuzentzen duten Ingurumenerako Agrometeorologia eta Energiaren ikerketa-taldeko kidea da Cheminasa jauna.
Lleidako Unibertsitateak lortu du, jada, produktuaren patente nazionala, eta sistema berriaren nazioarteko patentea lortzeko lanean ari da. Hain zuzen ere, lente egonkor batek eta xurgatzaile lineal batek (eguzki-energia bertan kontzentratzen da, ondoren energia sortzeko) osatzen dute sistema. Kontzentrazio-sistemari esker, ohiko eguzki-panelak, eguzkiaren energia lortzeko mugitzen direnak, kokatzeko baino espazio gutxiago eskatzen du sistema berriak.
ITURRIA: www.erenovable.com , 2009/05/12
|