|
Itsasoko garraioko edukiontzi bat eraikuntza-modulu gisa erabiliz, familia askorentzako etxebizitzak egiteko proiektu bat ari da garatzen Grup41 arkitektoen taldea; taldeko zuzendari eta jabe den Joel M. Karr-ek hainbat saiakuntza egin zituen edukiontziak erabiliz etxebizitzak egiteko, eta Lifecycle Building Challenge nazioarteko lehiaketan saria irabazi zuen; eta, gaur egun, 200 etxebizitzako sustapen batean ari da lanean, Salt Lake City-n (Utah), 1.000 unitate erabiliko dituelarik.
Edukiontzi bakoitzak 36 tona jasateko gaitasuna du eta 8 unitatera bitartean multzoka daitezke batera. Etxe aurrefabrikatuen moduluen abantaila guztiak dituzte leku batetik bestera garraiatu nahi badira, aldaketak/zabalkuntzak egin nahi badira; eta eraikuntza-fasean obra-material gutxiago behar dira, moduluak dagokien lekura ia amaituta iristen baitira. Mantentze-lan minimoak behar ditu eta kostu baxukoa da horrelako eraikuntza bat, hortaz, beharrezkoa den eraikuntzako “lehengaia” benetan merkea da.
Barrualdea estaltzeko edozein estaldura erabil daiteke eta ohiko etxebizitza baten itxura eman. Halaber zuloak egin daitezke, edo edukiontzi desberdinak konbinatu, aurpegi bat estaliz, adibidez, espazio zabalagoak lortzearren.
ITURRIA: http://blog.is-arquitectura.es , 2009/04/05
|