Azken eguneratzea: 2009/03/30
Kielsteg panelen bidezko forjaketak

Austriatik iritsi da solairu eta sabaietarako (forjaketak) sistema patentatu hau. Panel aurrefabrikatuak erabiltzen ditu sistemak: egurrezko bi plataforma dira, OSB kontratxapatuarekin elkartuta daude eta emaitza gisa erresistentzia handiko egitura-elementu arinak lortzen dira. Gainera, eraikuntza iraunkorragoa egiten laguntzeko aproposak dira. KIELSTEG panelak dira.

Kontratxapatuek duten kurba itsasontzien gila bezalakoa da eta horrelako aurrefabrikatuei egonkortasun handia emateaz gain, 30 metro arteko argiak ahalbidetzen ditu. 4kN/m2-ko karga-baldintzak dituzten etxebizitza familiabakarren kasuan, nahikoa izango litzateke 190 mm-ko lodierako panelak jartzea eta 7,5 m-ko argiak estaltzeko balioko lukete.

ITURRIA: www.construnario.com Kanpoko esteka, 2009/03/24