Azken eguneratzea: 2010/07/15
Eraikin Birtuala eraikuntzako segurtasun eta osasunaren esparruko prestakuntzarako
Madrilgo Erkidegoak eta Madrilgo Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak batera garatu duten prestakuntza-bitarteko bat da DVD Eraikin Birtuala
Proiektu honetan, erabiltzeko erraza eta praktikoa den eta profesionalen beharretara egokituta dagoen eraikuntza birtual baten bitartez eraikuntza-soluzioak eskaintzen dira obra-unitate gatazkatsuenetarako eta arrisku handienekoetarako, hala nola iturgintza, lur-mugimendua, aurrefabrikatuen muntaia edo bitarteko osagarriak erabiltzea.
Zortzi hizkuntzatan itzulita daude bitarteko honek eskaintzen dituen edukiak (ingelesa, portugesa, alemana, frantsesa, errumaniera, arabera, poloniera eta gaztelania), eta obra-unitateak urratsez urrats aztertzen ditu, eraikuntza-prozesu erreala kontuan hartuta; izan ere, laneko arriskuen prebentzioa prozesuan bateratu nahi da.
DVDa dohainik lor dezakete elkargokideek eta Madrilgo Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntzako Ingeniarien Elkargo Ofizialean dago eskuragarri.
Tresna honen bigarren bertsioa ezagutzera emateko jarduerak ari dira garatzen
.
Iturria: Madrilgo Erkidegoaren Etxebizitza Ataria
, 2008ko abendua