Azken eguneratzea: 2008/11/17
Knauf Insulation-ek eta Gecol-ek iragazgaiztea laguntzen duen isolamendu termoakustikoko eraikuntza-sistema berri bat aurkeztu dute

Knauf taldeko isolamendu termiko eta akustikoen atala da Kanuf Insulation eta  isolamendu termoakustikoko eraikuntza-sistema berri bat garatu du, Gecol-ekin batera (zeramika, fatxaden mortairuak, mortairu lehorrak eta mortairu teknikoak jartzeko mortairu bereziak ekoizten dituen enpresa da Gecol).

Sistema berriak Kanuf Insulation atalak garatutako artile minerala, bero-konduktibitate baxukoa (λ= 0,032), eta Gecol-ek egindako mortairu itsaskor hidrofugoa konbinatzen ditu eta, ondorioz, iragazgaiztea laguntzen duen isolamendu termoakustikoko sistema bat lortzen da, fabrikako orri bikoitzeko pareten bidezko itxiera bertikaletan erabiltzeko bikaina. Sistema berri hau bat dator Eraikuntzaren Kode Teknikoak eraikinaren ingurakariari lotuta ezarritako betekizun berriekin, bai eraginkortasun termikoaren ildotik ezarritakoekin bai isolamendu akustikoaren ildotik ezarritakoekin. Horrela, azken entseguek erakutsi dutenez, Knauf Insulation-Gecol sistema berriarekin -bizitegi, merkataritza eta zerbitzuen eraikuntzan erabiltzeko sortu da- 54 dB-ko murrizketa akustikoa lortzen da 50 mm-ko lodierako artile minerala erabiltzen bada, eta 0,45 W/m2.K.-ko bero-transmisioa lortzen da halaber.

ITURRIA: www.construible.es Kanpoko esteka, 2008/11/13