|
Eskuliburu bat argitaratu du Cenforpre SL sozietateak, nazio-mailan lau prebentzio-espezialitatetan (laneko segurtasuna, industria-higienea, ergonomia eta psikologia aplikatua eta laneko medikuntza) jarduten duen Laneko Arriskuen Kanpoko Prebentzio Zerbitzuak (KPZ). Horren bidez, eraikuntza-obra batean lan egiteko kontratatu edo azpikontratatu diren enpresei Enpresa Ziurtatuen Erregistro berrian ziurtatzeko aurkeztu beharreko agiriak betetzen lagundu nahi zaie. Abian da, jada, aipatutako Erregistroa hainbat autonomia-erkidegotan eta datorren abuztuaren 26an amaitzen da ziurtatzeko epea.
Antxon Aso-k, Cenforpre-ko Erakunde Proiektuen zuzendariak, argitzen duenez, “urriaren 18ko 32/2006 Legean, eraikuntzaren sektorean azpikontratazioa arautzen duenean, aurkituko dugu egindako berrikuntzaren oinarria. Aipatu legearen 4. artikuluan hainbat baldintza ezartzen zaizkie eraikuntza-obretan lan egiten duten kontratistei eta azpikontratistei, eta baldintza horiek betetzen dituztela ziurtatu behar dute nahitaez Enpresa Ziurtatuen Erregistroan. Enpresak erregistratu behar dira legea bete nahi bada. Abuztuaren 26rako izena eman ez duten enpresek ezingo dute azpikontratazio-erregimenean parte hartu. Esanak esan, Estatuko bi milioi enpresa inguru eragingo lirateke".
Egoera horrelakoa izanik, Cenforpre sozietateak eskuliburu bat jarri du eragindako enpresa interesatuen esku –paperean eskura daiteke edo hainbat sektoretako profesionalen elkarteen eta lankideen intranetean-; Legearen (2007ko abuztuak 26) Araudiko lau agirik, hain zuzen ere bete beharreko agiriak, osatutako eranskin bat barne hartzen du aipatutako eskuliburuak. Ziurtatu eta gero, enpresari erregistroan identifikatzeko gako-hitz bat ematen zaio, eta enpresaren izena adierazten da, ziurtatuta dauden eta, ondorioz, eraikuntzan lan egin dezaketen enpresak zeintzuk diren ezagutzeko. Erregistroan barne hartuta ez dagoen enpresa bat azpikontratatzen den kasuetarako 2.000-40.000 euro arteko isunak aurreikusi dira.
“Lau agirik osatutako eranskin bat eskaintzen diegu bezero eta lankideei” esan du Antxon Asok, "eta garrantzi bereziko bi atal edo zati bereiz daitezke. Alde batetik, enpresak zenbait datu adierazi behar ditu: produkzio-antolamendua nolakoa den, kontratuak garatzeko dituzten bitarteko materialak eta giza bitartekoak, enpresaren prebentzio-antolamendua eta zuzendaritza-karguen eta langileen prebentzio-prestakuntza. Gainera, prebentzio-antolamendua eta prebentzio-prestakuntza ziurtatzeko eskatzen zaie enpresei”.
Prebentzio-antolamenduari helduta, hainbat aukera eskaintzen dira: prebentzio-zerbitzu propioa, mankomunatua, izendatutako langile bat edo KPZ. Azken hori da enpresen artean gehien erabiltzen den formula. Kasuan kasuko zerbitzuarekin ziurtagiri bat aurkeztu behar da. Cenforpre-k agiri horren eredu bat barne hartu du bere eskuliburuan, enpresei lana errazteko, “horrela bai baitakite zein agiri eskatu behar dioten prebentzio-zerbitzuari”.
Bestalde, prebentzio-prestakuntza ziurtatzeko, gaur egun arte langileen diplomak aurkezten ziren eta, hemendik aurrera, Erregistroan ziurtatu behar dira nahitaez, prebentzio-zerbitzuaren bitartez. Prebentzio-zerbitzuari dagokio obran dauden zuzendaritza-karguek eta langileek legeak ezarritako prestakuntza dutela ziurtatzen duen agiria luzatzea.
Cenforpre-ko Erakunde Proiektuen zuzendariaren hitzak gogora ekarriz, "prebentzio-zerbitzurik edo –prestakuntzarik ez duten enpresek zailtasunak izango dituzte ziurtapena lortu eta Erregistrora eraman ahal izateko”. Enpresa guztiek ziurtatu beharko dute prebentzio-antolamendua eta prebentzio-prestakuntza. Hala ere, garbi utzi behar da, enpresaren helbide soziala kokatzen den erkidegoan bakarrik erregistratu behar direla enpresak. Horrela, beraz, ziurtapenak dagokion erkidegoan eta Estatuko gainerako erkidegoetan jarduteko eskumena ematen dio enpresari".
ITURRIA: Nueva Gestión, 2008ko ekainak 9 - 22
|